Erakusketa: «Izan ahal da Adimen Artifiziala feminista?»

HASIERA: abendua 11, 2025
BUKAERA: urtarrila 25, 2026
NON: Montehermoso Kulturunea (Gasteiz)
ORDUTEGIA: Ohiko ordutegia

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Izan ahal da Adimen Artifiziala feminista? da aurten Gasteizko Udalaren Garapenerako Lankidetza Zerbitzuak eta Montehermoso Kulturuneak hautatu duten proposamena Giza Eskubideak eta Sorkuntza Artistikoa XIII deialdian. Femias Kolektibak eta Mugarik Gabek garatutako proiektuak  Adimen Artifizialak zer nolako eragina izan dezakeen giza eskubideengan aztertuko du, batez ere, berdintasuneri , osotasun fisiko eta moralari eta bizitza kulturalean partehartzeari lotutako eskubideetan.

Erakusketak ezarritako galderak ez du erantzun bakarra bilatzen. Adimen artifizialei —irudiak, aurpegiak eta kontakizunak sortzen dituzten horiei— aurrez aurre begiratzeko gonbidapena da, eta beren logikei zein gorputzek eusten dieten, beren begiek zer mundu elikatzen dituzten eta nor geratzen diren beren ikuseremutik kanpo kuestionatzeko.

Artistak: Femias Kolektiba (Alejandra Bueno de Santiago, Aiskoa Pérez eta Laura MM), Felipe Ribas San Martín eta Rocío Soria Díaz.

Erakusketa 2025eko abenduaren 11tik 2026ko urtarrilaren 25era bitartean egongo da zabalik, Montehermoso Kulturuneko ohiko ordutegian.

 

Inaugurazioa:
  • 2025eko abenduaren 11
  • 18:30ean
  • Montehermoso Kulturunean
  • Sarrera librea lekuak bete arte

 

Erakusketa zabalik dagoen bitartean hainbat jarduera osagarri egingo dira, proposamen artistikoaren eta aztertu nahi diren eskubideen arteko zubi pedagogikoa izan daitezen.

Lehenengo jarduera erakusketa inauguratu eta hurrengo egunean egingo da. Hitzaldia: IA eta indarkeria digitalak, ziberzaintza estrategiak Hego Globaletik, Luisa Fernanda Pineda Cadavid, Mujeres que Crean Corporación para la Vida elkartetik:

  • 2025eko abenduaren 12a
  • 18:30ean
  • Montehermoso Kultur Etxea, Ortuño Aretoa
  • Sarrera librea lekuak bete arte