Emakumeen Munduak Nazioarteko XV. Kongresua

HASIERA: maiatza 20, 2026
BUKAERA: maiatza 24, 2026
NON: Gernika-Lumo eta Bilbo
ORDUTEGIA: Proposamenak bidaltzeko deialdia otsailaren 1era arte

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Emakumeen Munduen Nazioarteko XV. Kongresua 2026ko maiatzean egingo da Euskal Herrian

Bakeak berriro irudikatzeko asmoz mundu zabaleko emakumeei* egindako deialdia

Emakumeen Munduen Nazioarteko Kongresuaren (MM26) XV. edizioa 2026ko maiatzaren 20tik 24ra egingo da Gernika-Lumon eta Bilbon (Euskal Herria). Emakumeak* eta bakeak lelopean, topaketak emakumeen*, feminismoen, lurraldeen, gorputzen eta erresistentzien bidez bakeak berriro irudikatzea proposatzen du. Sekuritizaziorako zein militarizaziorako dinamikak eta gerrako
narrazioak nagusi diren honetan, emakumeak elkartzea oso garrantzitsua da egunez egunekotik bakeak birpentsatzeko eta lantzeko orduan. “Bakeak” pluralean, alderdi anitzak kontuan hartzeko.

Kongresuak emakumeei* egiten die deialdia, terminoak generoaren arloko zenbait nortasun, adierazpide eta disidentzia sartzen direla kontuan hartuta. Oinarriak kongresuaren webgunean daude eskuragarri.

 

Proposamenetarako deialdia otsailaren 1era arte egongo da zabalik

Kongresuak otsailaren 1era arte irekiko du deialdia, eta bazter guztietako emakumeak*, kolektiboak, oinarrizko erakundeak, aktibistak, ikertzaileak, ikasleak, artistak eta komunitateakizango ditu xede, betiere, ikuspegi dibertso, kritiko eta kokatuen bitartez hausnartzeko.

Ardatz tematikoak honako arlo hauetako ezagutza anitzen inguruan egituratuko dira: ondasun amankomunak; bakerako metodologia feministak; indarkeriak ez errepikatzeko bermeak; egunerokotasuneko zaintzak eta bakeak; gorputzak-lurraldeak-bakeak; burujabetzak eta autonomiak; desmilitarizazioa, desekuritizazioa eta desarme globala; eta migrazioak, erbesteratzeak zein behartutako lekualdaketak. Egitarau zabal eta bizia sortzeko asmoz, hainbat eratako formatuak aurkeztu ahal izango dira; esate baterako, panelak, mahaiinguruak, tailerrak, ekintza artistikoak, ikus-entzunezko proiekzioak edo beste formatu sortzaile batzuk.

Otsailaren 2an izena emateko epea irekiko da.

 

Antolakuntza eta ibilbidea

Emakumeen Munduak diziplina arteko kongresua da, lau hamarkada baino gehiago daramatza abian eta jakintza akademikoa baloratzen du, baita lurraldetik, esperientziatik zein egunez egunekotik sortutakoa ere. Euskal Herriak Mozambikeren lekukoa hartuko du aurten, 2022an bertan egin zelako XIV. Kongresua, zenbait herrialdetako erakunde feministak eta bakegileek elkarlanean egindako diseinu-prozesuaren ostean.

MM26 Gernika Gogoratuz Bakearen aldeko Ikerketa Zentroak eta Gernikatik Mundura Elkartasun Internazionalistarako Erakundeak antolatu dute Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziaren (LEEA) eta honako herrialde hauetako erakunde feministen, unibertsitateen eta gizarte zibilaren laguntzaz: Euskal Herria, Estatu Espainola, Kolonbia eta Mozambike.

 

Biltzarraren sare sozialetan (Instagram eta Facebook), berritasun guztiak partekatuko ditugu apurka-apurka.

 

Bazatoz gurekin?

Emakumeak*: genero identitate, espresio eta disidentzia anitzak biltzen dituen terminoa.