Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldia: Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea

HASIERA: otsaila 11, 2026
BUKAERA: martxoa 26, 2026
NON:
ORDUTEGIA:

Jaialdia/Azoka

Donostiako Giza Eskubideen 23. Zinemaldiko Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen-ematea zabalik.

Gazte Epaimahaia 18 eta 30 urte arteko 150 bat gaztek osatuko dute. 2025ko apirilaren 23 eta 30 bitartean egingo den Giza Eskubideen Zinemaldiaren 23. edizioaren baitan Nazioarteko Lehiaketan film labur onenari saria emateko ardura izango dute. Film laburrik onena aukeratuko dute gai sozialak lantzen dituen nazioarteko lehiaketan.

Gazte Epaimahaian kide izateko www.zinemaetagizaeskubideak.eus webgunean izena eman behar da. Epea martxoaren 26ra arte irekita dago.

Aurreko urteetan bezala, Gazte Epaimahaian parte hartzeak unibertsitateko ECTS kredituak jasotzeko aukera emango du. Era honetan, Gazte Epaimahaian parte hartuko duten Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU), Deustuko Unibertsitateko eta Ikus-entzunezko graduko Mondragon Unibertsitateko ikasleek ECTS kredituak izango dituzte. Gainera, epaimahaikide lana egingo duten gazteek Zinemaldiko programazio osoa doan ikusteko aukera izango dute.

Parte hartzen dutenek, derrigorrez, Victoria Eugenia Antzokira joan beharko dute apirilaren 22an, film laburrak ikusteko saiora. Horretaz gain, Zinemaldian zehar, Victoria Eugenia Antzokiko 19:00/19:30eko saioen %80ra joan beharko dute gutxienez.

Film labur onenak 3.000 euroko saria jasoko du eta epaimahaiak giza eskubideen inguruko sentsibilizazioa eta zinemagintzaren kalitatea kontuan izango ditu.

Gazte Epaimahaiaren oinarriak hemen kontsulta ditzakezu.