BEGIRADAK | Zinema Amateurraren 11. Nazioarteko Jaialdia: kolektiboen film laburren saioa

HASIERA: azaroa 27, 2025
BUKAERA: azaroa 27, 2025
NON: Príncipe Zinemak - San Juan Kalea, 10 (Donostia)
ORDUTEGIA: 10:00-12:00

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Ostegun honetan, azaroaren 27an, 10:00etatik 12:00etaraBegiradak Zinemaldiaren Zinema eta hitza atalean urtero zinema kolektiboari eskaintzen dioten saioa ospatuko da Príncipe Zinemetan.

Sail ofizialaren parte diren eta izaera soziala duten film laburretako batzuk ikusteko gune egokia da, batez ere, elkarteek ikus-entzunezkoa ulertzeko duten modua azaltzeko zein beraien ideiak eta lana helarazteko. Ideien elkartrukea B-Egia ikus-entzunezkoen kolektiboko Nuria Casalek gidatuko du. Bertan, Emaus, Aspace, Artaziak eta Sorginlore elkarteko kideak izango dira, egindako lana aurkezten.

Nuria Casal Informazio Zientzietan lizentziaduna da. Azken urteotan ikus-entzunezkoen ekoizpenean aritu da film labur ugaritan; 2015ean Las buenas compañias dokumental laburra idatzi eta zuzendu zuen Bertha Gaztelumendirekin batera, eta 2023an Hau etxea bada film labur dokumentala zuzendu du, B-Egia Zinemagintza Elkarteak ekoitzia (Nuria Casal ere elkarte horretako kide aktiboa da).

Parte hartzeko interesik izanez gero, idatzi mezu bat begiradakfestival@ikertze.net helbide elektronikora gutxi gorabehera zenbat pertsona izango zareten esanez.