I. ASSET Foroa: gizarte ekonomiaren etorkizuna definitzeko nazioarteko foroa

HASIERA: maiatza 27, 2025
BUKAERA: maiatza 30, 2025
NON: Kursaal Biltzar Jauregia (Donostia)
ORDUTEGIA:

Jardunaldia/Kongresua/Topaketa

Datorren maiatzaren 27, 28, 29 eta 30ean, Donostian, Arizmendiarrieta Social Economy Think Tank – ASETT eratu berriak ASSET Nazioarteko I. Foroa antolatu du, Kooperatibismoaren eta Gizarte Ekonomiaren erronka nagusiak partekatu, eztabaidatu eta ikusarazteko funtsezko gunea.

Foroaren inguruan hainbat saio, topaketa, bisita, mahai-inguru eta abar egongo dira.

Programa osoa eta izen-emateak honako lotura honetan. Ekitaldi guztiak doakoak dira.

Foroaren antolatzaileek honako jarduerak nabarmendu dituzte:

  • 2025.05.28- 15:00 Gizarte-ekonomia gaur egungo erronken aurrean: enplegutik eta inklusiotik begiratzea – EGES. Miramar jauregia. Egitarau osoa dokumentu honetan, eta izen-ematea hemen.
  • 2025.05.28- 18:00 DENON ARTEAN saria. Saritua Eusko Legebiltzarra da. Victoria Eugenia Antzokia. Izen-ematea hemen.
  • 29.05.2025 – 19:30. Kontzertua: Sinfonía Cooperativa. Kursaal Kongresu Jauregia. Izen-ematea hemen.

Garrantzitsua da aldez aurretik izena ematea, edukiera kontrolatuta izateko.

Izena emateko arazorik baduzu, bidali mezu bat comunicacion@asett.org helbidera zure datuekin eta joan nahi duzun jarduera aipatuz.