Argazki erakusketa kolektiboa: «Cruce de caminos»

HASIERA: abendua 18, 2025
BUKAERA: urtarrila 30, 2026
NON: El Pilar Gizarte Etxea
ORDUTEGIA:

Hitzaldia/Erakusketa/Proiekzioa

Argazki-erakusketa kolektibo honek Inklusiorako Argazkia proiektuaren hamargarren urteurrena ospatzen du. Proiektu hori Icono Difusión Culturalak antolatu du, eta Gasteizko Udaleko Gizarte Politiketako Sailak diruz lagundu du. Iniziatiba horrek topaguneak sortzen ditu non irudia adierazpenerako, elkarrizketarako eta laguntzarako tresna bihurtzen da.

Erakusketa honetan, Maider Jiménez argazkilariaren eskutik, aurreko urteetan tailer hauek eta lehen aldiz sartzen diren beste batzuk zeharkatu dituzten emakumeen begiradak biltzen dira. Bere bizi-ibilbideak, adina, jatorria, sexu-joera eta esperientzia desberdinetakoak izanik, sorkuntza-lurralde berean elkartzen dira hemen.

Hainbat astetan zehar, bakoitzak zer interpelatzen duen, zer gogoratu nahi duen edo, argazkia ateratzean beste zentzu bat hartzen duena aztertu egin du. Eta emaitzak gelditzera eta irudi intimoak, eguneroko paisaiak eta perspektibak behatzera gonbidatzen gaitu. Hauek gurutzatzean, mundu hain pluralean elkarrekin bizitzea zer den ulertzen laguntzen gaituztenak.

Urteurren honetan eskerrak eman nahi dizkiegu 2016. urteaz geroztik proiektuan parte hartu duten pertsona eta gizarte-erakunde guztiei, irakasle-taldea barne: Rocio López, Andoni Lubaki eta aipatutako Maider Jiménez. Baita, eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, El Pilar Gizarte Etxeari, gainerako udal-zentro laguntzaileei eta udalari, komunitate-sorkuntzari eta gizarteratzeari laguntzeagatik.

Artistak: Brotherly Paws, Chus Lago, Dounia Kelai, Elisabeth, Geraldinne, Idoia Romano, Islem, Kira, María Asunción San Miguel, Maria Jahrit, Maria S. Ali, Nax2026, Nini Milano, Sabah Meriem, Sofia Jahrit, Sonia N. eta Victoria Victoria.

Antolatzailea: Ikono Difusión Cultural.

Laguntzaileak: Gasteizko Udala, Gurutze Gorria eta Accem.