Bilboko Udalaren garapenerako lankidetzarekiko konpromisoaren 30. urteurrena ospatu dugu

Irene Molero Gurrutxaga, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko koordinatzaile orokorra (bigarrena eskuinetik hasita).
  • Ostegun honetan, azaroaren 13an, mundu bidezkoago baten aldeko konpromisoaren, elkartasunaren eta elkarlanaren hiru hamarkadak ospatzeko ekitaldian parte hartu du Euskadiko GGKEen Koordinakundeak.
  • Bilboko Udalak 50 GGKE baino gehiagorekin izandako lankidetzak aukera eman du askotariko ekimenak bultzatzeko hainbat arlotan: ur-hornidura eta saneamendua, emakumeen ahalduntzea, hezkuntza, laguntza humanitarioa…
  • 1995etik, Bilboko Udalak 53 milioi euro baino gehiago bideratu eta inbertitu ditu 30 herrialde baino gehiagotan, Afrikan, Latinoamerikan eta Asian batez ere.
  • Bilbo garapenerako lankidetzan inbertsio bolumen handiena daukan Espainiako hirugarren hiria da, Madril eta Bartzelonaren atzetik, eta mundu mailan zortzigarrena, 2024ko Deszentralizatutako Lankidetzaren Txostenaren arabera.

2025ean, Bilboko Udala garapenerako udal lankidetzaren 30. urteurrena ospatzen ari da, hiriaren konpromisoa sendotuz elkartasun internazionalarekin eta mundu justu eta berdinzaleago bat eraikitzeko ahaleginarekin. 1995ean lehen aldiz lankidetzarako aurrekontu-partida bat bideratu zuenetik, Bilbok 53 milioi euro baino gehiago erabili ditu Afrika, Latinoamerika eta Asiako 30 herrialde baino gehiagotan proiektuak sustatzeko.

Hiriaren konpromisoari esker, Bilbo lankidetza-munduan erreferente bihurtu da, Estatuko hirugarren hiria izanik garapenerako lankidetzan inbertsio bolumen handiena daukana eta mundu mailan zortzigarrena. Euskal Herrian, lehen postuan dago. Urtez urte, Udalaren inplikazioak eta urteroko inbertsioak gero eta hurbilago jartzen dute 2024an onartutako Euskal Lankidetza eta Elkartasun Legeak ezarritako %0,7ko helburura

2025ean, Udala 3,8 milioi euro baino gehiago bideratzen ari da garapenerako lankidetzara, pobreziaren aurka lan egiteko, desberdintasunak murrizteko eta mundu berdinzaleago bat eraikitzeko konpromisoa berresteko asmoarekin.

Urteurrena ospatzeko jarduerak

Hiru hamarkadako elkartasuna ospatzeko, Bilboko Udalak jarduera egitarau zabala diseinatu du, Bilboko Lankidetza Kontseiluarekin eta tokiko GGKEekin elkarlanean. Lehen ekitaldia otsailaren 27an izan zen, Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa aldarrikatu zen egunean. Sahararen aldeko elkartasun kontzertua egin zen Campos Eliseos Antzokian.

Urtean zehar, bilbotarrek hainbat ekintzatan parte hartu dute, hala nola: lankidetzan eta garapen jasangarrian adituen hitzaldiak eta mahai-inguruak, liburu aurkezpenak, zinema-forumak, erakusketak eta sentsibilizazio-jardunaldiak.

Ospakizuna azaroaren 13an borobildu da, Azkuna Zentroan egindako ekitaldi nagusiarekin. Bertan, hiru hamarkadatan lankidetzan aritu diren pertsonak eta erakundeak omendu dira.

Hiru hamarkada eragina eta elkartasuna sortzen

30 urte hauetan, Bilboko lankidetzak 50 GGKE baino gehiagorekin lan egin du, milaka pertsonaren bizitza hobetu duten proiektuak finantzatuz, besteak beste, Guatemala, El Salvador, Kolonbia, Bolivia, Honduras, Senegal, Ruanda, Kongoko Errepublika Demokratikoa eta Tindufeko saharar errefuxiatuen kanpamentuetan.

Jarduera nagusiak honako hauek izan dira:

  • Ur-hornidura eta saneamendua: azpiegitura egokirik ez duten komunitateetan oinarrizko zerbitzuak bermatzeko.
  • Emakumeen ahalduntzea eta genero indarkeriaren aurkako borroka, berdintasuna eta autonomia ekonomikoa sustatzeko asmoarekin.
  • Hezkuntza eta prestakuntza: haurrei, gazteei eta helduei garapen pertsonal eta profesionalerako aukerak bermatzeko.
  • Larrialdi humanitarioa eta premiazko laguntza: hondamendi naturalek, gatazka armatuek, goseak eta behartutako lekualdaketek eragindako krisiei erantzutea.

«Bilboko udal lankidetza gizarte-eraldaketaren motorra izan da, ez bakarrik proiektuak gauzatu diren herrialdeetan, baita gure hirian ere, herritarren kontzientzia kritikoa eta justizia globalarekin konpromisoa sustatuz», adierazi zuen Íñigo Zubizarreta Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren zinegotziak, urteurrena aurkezteko otsailean egindako prentsaurrekoan.

Proclade Yanapay erakundeko kide Esther Calvo prentsaurrekoan, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen izenean.
Etorkizunerako konpromisoa berretsiz

Urteurren hau ez da iraganari begiratzeko aukera soilik, baita Bilbok 2030 Agendaren Garapen Jasangarriko Helburuekin eta Bilbao Balioen Hiria Balioen Gutunarekin duen konpromisoa indartzeko aukera ere.

Íñigo Zubizarreta Bilboko Udaleko Giza Eskubideen, Bizikidetzaren, Lankidetzaren eta Kulturartekotasunaren zinegotziaren hitzetan, «hasieratik helburua argia izan da: gizarte eraldaketaren eta garapen jasangarriaren motorra izatea. Horregatik, garrantzi handia eman zaio sentsibilizazio eta hezkuntza ekimenak sustatzeari, bai eta Giza Eskubideak defendatzeari ere, Bilbon herritartasun kritikoa eta solidarioa bultzatuz».

Bilboko Udalak lanean jarraituko du euskal, estatuko eta nazioarteko beste erakunde batzuekin elkarlanean, baita tokiko elkarte-sarearekin ere. Zubizarretaren hitzetan, «elkartasun globala tokiko ekintzekin hasten da, eta Bilbok garapenerako lankidetzan erreferente izaten jarraituko du».

Este aniversario sirve no solo para mirar al pasado, sino también para reforzar el compromiso de Bilbao con los Objetivos de Desarrollo Sostenible (ODS) de la Agenda 2030 y la Carta de Valores Bilbao Balioen Hiria.

ENTRADAS RELACIONADAS

Utzi erantzun bat