- 80 pertsona baino gehiagok parte hartu dute (aurrez aurre eta online) Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta AECIDek antolatutako jardunaldian.
- 188/2025 Errege Dekretuak nazioarteko lankidetzaren arloko dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta justifikatzeko oinarri arautzaileak ezartzen ditu.
- Jardunaldian izan dira, besteak beste, Natxo RodrÃguez Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesiorako zuzendari nagusia, eta Miriam Benterra AECIDeko Kabinete Teknikoko batzordekide aholkularia.
Martxoaren 23an, astelehenean, Bizkaiko Foru Aldundiak, Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eta AECIDek 188/2025 Errege Dekretuari buruzko jardunaldi bat antolatu dute Bilboko Bolunta eraikineko ekitaldi aretoan. Guztira, 80 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute, aurrez aurre zein online, streaming bidez, 10:00etatik 12:30era bitartean.
Jardunaldiaren helburu nagusia izan da tokiko erakundeei eta lankidetza eragile nagusiei arauak betetzen eta burokrazia arintzen laguntzea.





188/2025 Errege Dekretuak garatzen ditu Garapen Iraunkorrerako eta Elkartasun Globalerako Lankidetzari buruzko 1/2023 Legearen funtsezko alderdiak, eta, gainera, nazioarteko lankidetzaren arloko dirulaguntzak emateko, kudeatzeko eta justifikatzeko oinarri arautzaileak ezartzen ditu. Dekretua behar bezala aplikatzea funtsezkoa da bermatzeko tokiko erakundeek eta lankidetza deszentralizatuko eragileek finantzatutako jarduera guztien koherentzia, eraginkortasuna eta gardentasuna.
Ricardo Fernández Quintana Medicusmundi Bizkaia erakundeko teknikari eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen Gobernu Batzordeko Bizkaiko ordezkariak aurkeztu du jardunaldia. Bi hitzaldi izan dira, bai eta hainbat galdera-erantzun sorta ere, erakundeetako eta GGKEetako teknikarien zalantzak argitzeko:
- Eragin-esparrua eta araudi berriaren aukerak lankidetza deszentralizatuarentzat, Natxo RodrÃguez Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Kohesioko zuzendari nagusiaren eskutik.
- Aldaketak eta berrikuntzak Dekretuan eta horien aplikazioa lankidetza deszentralizatuan: Miriam Benterra AECIDeko Kabinete Teknikoko kide aholkulariaren eskutik.



