30 urte aztarna uzten urteurrenaren ospakizunaren laburpena

2018ko irailaren 27an, Euskadiko GGKEen Koorinakundeak 30 urte aztarna uzten ekimena antolatu zuen Bilboko Euskalduna Jauregian.
Rosa María Calaf kazetaria eta Gorka Otxoa aktorea aritu dira aurkezpen lanetan eta Kukai dantzaren emanaldiak izan ziren. Ekimen honen helburua euskal lankidetza politiken 30. urteurrena ospatzea zen, baita gure erakundearena ere.
Sofía Marroquínek, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidentea, eta Jonan Fernándezek, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren idazkari nagusia, ekimena ireki zuten, 435 eserleku ia bete-beterik zituen aretoaren aurrean. Horien artean, euskal erakunde publikoetako ordezkariak, alderdi politikoetakoak, GGKEak, mugimendu sozialak, bide luze honetan lagundu gaituzten lagunak, hala nola euskal gizarteko pertsonak zeuden.
Ekimenean hausnarketarako denbora egon zen Eraldaketarako lankidetza mahai inguruan. Bertan denbora honetan gurekin egon diren zenbait lagun parte-hartu zuten, besteak beste: Arcadi Oliveresek, ekonomista eta giza aktibista; eta Yayo Herrerok, antropologoa eta ekofeminista. Parte hartu behar zuen ere Helena Malenok, migrazioetan eta gizakien salerosketan ikertzaile aditua, baina azkenean ezin izan zuen, bere nahiaren aurkako arrazoiak izan zirela eta. Tamalez, giza eskubideen defentsa eta pertsona ahulenen defentsa zigortzen da eta. Aldiz, parte hartu zuen bideo baten bidez. Solasaldi atsegin honetan aktualitateko gaiak jorratu ziren, besteak beste pertsona errefuxiatuen egoera eta Europar Batasunaren papera, egungo garapen eredua eta bere ondorioak, euskal lankidetzaren konpromisoa emakume eta gizonen arteko ekitatearekin, edota juxtuago eta solidarioagoa den bestelako mundu bat eraikitzeko geure esku dauden alternatibak.
Ekimen hau hiru hamarkada hauetan euskal lankidetza politikak gauzatu dituzten eragileentzako elkargune bat izan zen ere. Euren ekarpenengatik esker ona egin genien, alegia.
Lehendabizi, gertuago ditugun erakunde publikoen euskal lankidetza politiken papera aitortu genuen. Lankidetza politika hauek gizarteak eskatuta jaio ziren eta GGKEekin batera elkarrekin eraikitzen joan dira.
Oroigarri kolektibo hau José Ángel Cuerdari eman genion, Gasteizko alkate ohia. Bere agintaldian, berak zuzendutako udala Estatuko lehenengoa izan zen pobrezia eta desberdintasunak ezabatzeko eta gizartea kausen hauen inguruan sentsibilizatzeko udalaren aurrekontuaren zati bat bideratzen. Horrez gain, udalaren aurrekontuaren % 0,7alankidetzara bideratzeko konpromiso historikora iristen eta gainditzen (modu desegonkor batean hurrengo urteetan, hain zuzen ere) lehenego udala izan zen ere. Denis Itxasok, Gipuzkoako Foru Aldundiko Diputatua; Teresa Laespadak, Bizkaiko Foru Aldundiko Diputatua; eta Pilar García Salazarek, Arabako Foru Aldundiko Diputatua entregatu zioten aitorpen hau.
Bigarrenik, denbora luze honetan GGKEek egindako lan nekaezinari gure esker ona egin genion, euskal lankidetzaren puzzlearen zati inportantea baitira.
Zehazki, euskal GGKEok Hegoaldeko herrialdeetan ditugun erakunde kideen ekarpena gogoratu genuen, haiekin estu-estu lan egiten dugu eta. Giza eskubideen defendatzailea den Francia Elena Márquez jaso zuen esker on hau, lan egiten dugun Hegoaldeko ehunka erakunden izenean. Baita Euskadik bertako herri eta herrialdeetatik ikasitako guzti-guztiagatik eskerrak emateko, bestelako errealitate batzuk ezagutzeagatik eta ortzi-mugak zabaltzeagatik. Guzti honek gure gizartea heltzea eta haztea posible egin du eta. Mugen Gainetikeko kidea den, eta Euskadiko GGKEen Koordinakundearen hastapenentan izandako Seve Zubirik aitorpen hau entregatu zion. Aipamen berezia izan zuten euskal kooperanteek eta euren familiak, bereziki gurekin ez dauden horiek. Konpromiso eta inplikazio sendo batetik abiatuta lan egiten dute lankidetza proiektuetan baldintza oso zailetan. Guzti horien izenean Perico Pérez Arrospide eta María Elena Navallas, Nerea Pérez Arrospideren aita eta ama, jaso zuten oroimena Setem Hego Haizeko eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Eragin Sozial eta Politikoko taldeko kidea den Alberto Cereijoren eskuetan. GGKEetan boluntariotza ere omendua izan zen, eraldaketa sozial honen katean funtsezko zatia baita. Sofía Marroquínek, Jesús Ochoari eman zion omenaldi hau, gure lurraldean dauden ehunka boluntarioen izenean. Bera Mugarik Gabeko Ekonomilarien bolondresa baita eta Euskadiko GGKEen Koordinakundean inplikazio handia du. 1988an Euskadiko GGKEen Koordinakundea eratu zuten 11 erakundeen papera azpimarratu zen ere: Medicus Mundi Bizkaia, Hegoa, Manos Unidas, Mugarik Gabe, Elizbarrutietako Misioak, Baketa eta Hirugarren Mundua (gaur Mundubat), Unicef, OPE -Osasun Publikoaren Aldeko Elkartea (gaur Osalde)-, Justicia y Paz, Amigos del Tercer Mundo, eta Alimentación y Desarme Internacional. Erakunde guzti hauen izenean esker on hau Puri Pérezek jaso zuen, Mugarik Gabe erakundekoa, eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko presidenteordea den Eneko Callek eskeini zion.
Hirugarrenik, tokian-tokiko eta mundu mailako pobreziarekin eta desberdintasunekin konpromometituta dagoen euskal gizartea omendu genuen, lankidetza politika hauen 30 urte hauek betetzea gauzatu dute eta.
Esker on hau Aura Vasquezek jaso zuen, Emakumeen Mundu Martxaren parte izanik eta gure ibilbidean laguntzen gaituzten mugimendu sozialen eta gizartearen ardatza den boluntariotza sustatzen duten erakundeen izenean. Amistad, Desarrollo y Cooperación eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Genero taldeko kidea den Mila Dominguezek egin zion esker ona. Komunikabideak eta euren profesionalak balioan jarri nahi izan genituen ere, euskal lankidetzaren lana ezagutarazteko apustua egin dutelako. Oroimen hau Bego Yebra kazetariari eman genion, Itziar Hernándezen eskutik, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko Jarraibide Kodearen Jarraipen Taldearen kide izandakoa.
Baina iraganera begiratzeaz gai, etorkizunera ere jo dugu. Gure gizartea eraldatzeko lanarekin bat egiteko testigantza eman genion haur talde bati. Hauek lehenengo erronka bati aurre egin behar izan zioten: aretoan zegoen jendetzari laguntzea 30. urteurren kandela itzaltzen.
Azkenik, ekimenaren osteko janaurrean eta topan topaketarako, zoriontzeko, ospatzeko, argazkietarako eta oroitzapenetarako denbora egon zen.
Dudarik gabe, ahaztezina den hitzordua izan zen arratsalde horretakoa, non hausnarketak, emozioak, barreak, aldarrikapenak... nahastu egin ziren. Hau da, atzerako ispilutik so eginez, lortutakoa balioan jartzeko, lankidetza arloan jadanik aurrean ditugun erronka eta lehiak ilusioz aurre egiteko prest gaude.
Ekimen honetan bizitakoa gogoratu nahi bazenu, edo joan ezin izan bazenu, hona hemen laburpen txiki hau:
Zorionak eta eskerrik asko gure ekimena aurrera ateratzeko ezinbestekoa den laguntzaren bultzatzaileei (lankideak eta boluntarioak, GGKEak, giza mugimenduak, komunikabideak, erakunde publiko zein pribatuak…).