Prentsa oharra

Lankidetzaren arloko euskal politikek 30 urte betetzen dituzte, eta garapenerako GKEek herritarrengana jotzen dute mundu bidezko eta solidarioago bat lortzeko egiten duten lana erakusteko.
Vitoria-Gasteiz, 2018ko maiatzaren 15a. 2018an, Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak -nazioarteko lankidetzan lan egiten duten 80 GKEz osatuta-, 30 urte betetzen du, lankidetzaren arloko euskal politikek bezainbeste. Hori dela eta, garapenerako euskal GKEak kalera atera dira herritarren bila, 30 urte hauek gizartean eta planetako tokirik kalteberenetan utzi duten aztarna ezabaezina ezagutarazteko.
“Orain dela hiru hamarkada, gizarte moduan konpromiso bat hartu genuen eta Euskaditik gure mugetatik urrun gertatzen zenari ere arreta jarri behar geniola erabaki genuen, inoren minari ezin geniola entzungor egin, hain zuzen ere”, diote. 30 urte igarota eta, lorpen eta aurrerapausu askoren ondoren -baita erronkak aurrean izanda ere-, lankidetza politiken eta pertsona guztientzako giza eskubideen aldeko konpromisoa berresten dugu”.
“Gugandik hurbilen dauden erakundeek sustatutako lankidetzari esker, aukera izaten dugu mundu osoko garapen-erronketara hurbiltzeko eta herrialde pobretuekin elkarrizketan aritzeko. Guztiontzako ongizatea helburu, tokian tokitik esparru globalean eragina izan dezakegu, eta alderantziz. Garapenerako GKEk mundua Euskadira dakarte, eta Euskadi mundura ateratzen dute”, adierazi dute.
Prentsa oharra atxikitutako artxiboan ikusi.