Zein da pobreziaren sortzailea?

BIDEOAK Ekimenaren bideoak
  • Zein da zein?

    Ekimenaren aurkezpenaren bideoa.

  • Tiritek ez dute pobrezia sendatzen

    Pobrezia eta desberdintasunak sistema kapitalista eta patriarkalaren beharrezko ondorioak dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak. Zein da zein jakin nahi duzu?

  • Gerraren negozioa

    Gerrak eta gatazka armatuak hondamena dira, sufrimendua sortu eta giza eskubideak urratzen baitituzte. Zergatik gertatzen dira? Negozioa dira. Horren arduradunak badaude. Badira alternatibak.

  • Migratzea ez da delitua

    Pertsonak lekualdatzen dira, eta hori ez da arazo bat. Migratzea ez da delitua, baina bai migrazioa eragiten duten kausetako asko.

Unitate didaktikoa

Unitate didaktikoa

Pobrezia, desberdintasunak eta injustiziak: kausak eta arduradunak

Material hauek oinarri gisa hartuta unitate didaktiko bat eskeintzen dugu, bai hezkuntza formaleko (DBHko 2. zikloa eta batxilergoa) bai ez-formaleko 14 eta 18 urte bitarteko gazteei, gutxi gorabehera, bideratuta dagoena. Horren helburuak hauek dira:

  • Hausnarketarako informazioa eta elementuak ematea pobreziari eta desberdintasunei; gerrei; eta migrazioei buruz;
  • Gai horien inguruan sentsibilizatzea eta kontzientzia hartzea, gizartea eraldatzeko dugun paper aktiboa geurea eginez;
  • Eztabaidatzeko eta iritziak elkarrekin trukatzeko gaitasunak sustatzea;
  • Emakumeen errealitatean eta bizipenetan genero-harremanen eraginari buruzko ikuspegi kritikoa egitea.
PDF-a eskuratu