Vitoria-Gasteizko Udalak Euskadiko Garapenerako GKEen Koordinakundeak proposatutako Pobreziaren aurkako Ituna sinatu du udalean ordezkatuta dauden alderdi politiko guztien adostasunarekin.
Akordio honekin Udalak beste urrats bat eman du pobreziaren aurka hartu duen konpromisoan.
Udalak konpromiso oso garrantzitsuak hartu ditu mundu osoko pobrezia desagerrarazteko. Legegintzaldi bakoitzean gehiengoa duen alderdia zein den gorabehera, Udaleko alderdi guztiek onartu dute akordio hori, horrela beraz, hauteskundeetako agintzariak edo aldi baterako akordioak alde batera utzita, oinarrizko printzipioak mantenduko dira pobreziari egonkorki aurre egiteko. Euskadiko GGKEen Koordinakundeak azpimarratzen duenez, “epe luzeko politika solidarioek adostasun maila handia behar dute. Alderdi politikoen arteko adostasun handi bat, atxikipen honekin hasi dena”.
Itun honek gure hiritar inplikatuenen gizarte eskakizun bati erantzuten dio: munduko biztanle gehienek bizi duten pobrezia egoera jasanezinarekin amaitzea. Izan ere, “bada inperatibo etiko, sozial, politiko eta ekonomiko bat, zeinaren helburua baita pobrezia eta munduko desberdintasunak desagerraraztea tokiko eta nazioarteko politikak birplanteatuz”.