Azken eguna: 2010-07-21 - Hasierako data: 2010-07-02
Getariako udala1996ko urriaren 29an izandako Udal Plenoan onartu eta 1996ko azaroaren 8an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako eta ondorengo aldaketa 1997ko apirilaren 10ean izandako Udal Plenoan onartu eta 1997ko uztailaren 16an Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako «Hirugarren Munduarekin lan egiten duten talde eta erakundeei dirulaguntzak banatzeko Erregelamendua»rekin bat etorriz, udalak 2010 ekitaldirako deialdia egiten du, honako baldintzen arabera:
— Hirugarren Munduarekin lan egiten duten herriko talde, pertsona eta erakundeentzat 14.000,00 ¤ko kopurua ezarriko da.
— Hirugarren Munduarekin lan egiten duten gobernuz kanpoko erakundeentzat (Gipuzkoan bertan delegazioa dutenak) 6.000,00 ¤ko kopurua ezarriko da.
Ordenantza honetan aurreikusitako dirulaguntzak lortu ahal izateko eskaerak, Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean erabaki hau argitaratu eta 20 egun naturaleko epe barruan aurkez daitezke.