Deialdiak

(Gasteizko Udala) Garapenean laguntzeko proiektuak partez finantzatzeko diru-laguntzak

Azken eguna: 2010-09-11 - Hasierako data: 2010-06-22

Gasteizko Udala

Lankidetza ekintzak partez finantzatzeko laguntzak ematea da deialdi honen xedea, bi helburu zehatzekin: batetik, garatze bidean dauden herrialdeetako zenbait udalerri edo eskualderen giza garapen lokalari laguntzea eta, bestetik, Gasteizko zein herrialde horietako entitate eta taldeek elkar ezagutu eta haien arteko elkartasun aktiboa sustatzea. Honelako ekintzak bultzatuko dira:

Xede-populazioen giza garapen lokalaren alorreko beharrei erantzuten dieten ekintzak, eta bereziki hango sektorerik behartsuenen oinarrizko gizarte beharrei erantzuten laguntzen dietenak.

Xede-komunitateko kideen parte-hartzea bultzatu eta bertako erakundeen garapena indartzen duten ekintzak.

Xede-populazioaren erakundeen, gizakien eta gizartearen garapen eta kudeaketa ahalmenak areagotzen dituzten ekintzak.

Emakumeen egoera aintzat hartu eta haien aukerak handitzen duten ekintzak.

Gasteizko eta garatze bidean dauden herrialdeetako kolektiboen arteko elkartasun harremanak bultzatu edo sendotzen dituzten ekintzak, hiriko pertsonak, taldeak edo entitateak benetan inplikatuz.

Deialdi honen ondorioetarako, Lankidetza eta Ekonomi Garapenerako Erakundeko Garapenerako Laguntzarako Batzordeak 2008, 2009 eta 2010erako onetsitako laguntza-hartzaileen zerrendaren baitan dauden herrialdeak joko dira garatze bidean dauden herrialdetzat.

Deialdia osorik atxikitutako artxiboan.

Formularioa