Azken eguna: 2010-09-24 - Hasierako data: 2010-06-18
Elkartasun Fondoa Zer0,7
Urtero legez, zuengana jotzen dugu "Eusko Jaurlaritzako eta Osakidetzako Lankideen Elkartasun Fondoa Zer0,7" elkarteak ekainaren 11an kaleratu duen 2010eko egitasmoen deialdia bidaltzeko.
Aurtengo deialdia iazko bezalakoa da. Alde batetik, Guatemalako Sololán garatzen diren egitasmoak diruz lagunduko dira, hango garapen integralerako planak babesten jarraitzeko, baina fondoaren %50a baino ez da bideratuko bertara.
Fondoaren gainerako %50a Afrikara bideratuko da, NBEren Giza Garapenaren Indizearen arabera pobreenak diren Afrikako 15 herrialdeetara, hain zuzen.
Deialdiaren oinarrien eranskin gisa egitasmoaren laburpen-orria ere badoakizue. Dakizuenez, laburpen-orri hori elkarteko bazkideei helarazten zaie, proiektuen nondik norakoen berri izanda, bozka dezaten. Ezinbestekoa da laburpen-orri hori betetzea eta orrialde bateko luzera ez gainditzea. Laburpen-orria posta elektronikoz ere bidaltzeko eskatzen dizuegu; horrela errazago helaraziko dizkiegu bazkideei.
Bestalde, iaz bezala, egitasmoaren kopia bakarra bidaliko da posta arruntez; bigarren kopia posta elektronikoz bidali behar da.
Gogorarazten dizuegu proiektuak aurkezteko azken eguna 2010eko irailaren 24a, astelehena, izango dela.
Prest gaituzue behar dituzuen argibide guztiak emateko. Horretarako, hona hemen bi telefono: 945 019759 (Pilar Bilbao) eta 945019352 (Miren Ortega)