Lege-Oharra

EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEAK eskumena dauka nahi duenean eta  aurretik abisatu gabe egoki derizkion moduan aldatu eta eguneratzeko bere webguneko edukiak,  informazioaren konfigurazioa eta aurkezpena.

EUSKADIKO GGKE-EN KORDINAKUNDEA ez da erantzule izango baldin inork webgune hau desegoki erabiltzen badu eta ezta ere bere bitartez hirugarren batzuei informazioa helarazten bazaie.

Webgune honen bidez zabaldutako edukiek izaera informatibo hutsa dute eta erabiltzaileak horietaz egiten duen erabilera eta hortik heldu daitezkeen ondorioak eta kalte-galerak erabiltzailearen ardura baino ez dira.

EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA eginahalean saiatzen da bere webgunearen bidez zabaltzen duen informazioa  argia, ulergarria eta egokia izan dadin, bai eta akatsak saihesten eta, akatsik dagoenean, horiek zuzendu edo eguneratzen. Halere, ezin segurtatu dezake akatsik egongo ez denik eta informazioa beti eguneratuta egongo denik.

EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEAREN helburu nagusia da webgune hau albait eraginkorrena izan dadila eta sortu zenean ezarri zitzaizkion helburuak bete ditzala, eta horretarako mantentzen du behar diren neurri guztiak erabilita. Halere, ez du erantzukizunik hartzen bere funtzionamenduan gerta daitezkeen disfuntzio edo anomaliez.

DATUEN PRIBATUTASUNA

Erabiltzaileak hornitzen dituen datu guztiak kasu bakoitzean adierazitako helburuetarako baino ez dira erabiliko, eta Datuen Babeserako Lege Organikoak izaera pertsonaleko datuentzat ezartzen dituen betebeharrei jarraiki, ez zaizkie helaraziko hirugarren batzuei.

EUSKADIKO GGKE-EN KOORDINAKUNDEA  “spam”en aurka dago  eta, beraz, sekula ez du erabiliko inoren datu pertsonalik hartzaileak eskatu ez dituen mezu komertzialak bidaltzeko haren baimenik gabe.

Datu babesaren eta merkataritza elektronikoko nahiz informazio gizarteko zerbitzuen gainean indarrean dagoen legeriari jarraituz, erabiltzaileak onartu egiten du erregistratzean ematen dituen datu pertsonalak, bai eta Euskadiko GGKEen Koordinakundeak eskainitako zerbitzuren batera iristeko edo haren webgunean iragarritako jardueraren batean parte hartzeko Koordinakundeak berak ematen dion beste edozein datu, Euskadiko GGKEen Koordinakundearen jabetzako  fitxategietan sartuko direla zerbitzuak errazago emateko asmoz eta EUSKADIKO GGKEen Koordinakundearekin zerikusia duten berritasun, jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa berari helarazteko asmoz. Datu horiek sekula ez dira erabiliko beste ezertarako.

Erabiltzaileak eskubidea du, indarrean dagoen Datuen Babeserako Lege Organikoari jarraiki, bere datuak ezagutu, zuzendu, ezeztatu edo aurkatzeko, bere burua identifikatu ondoren dagokion eskaria eginez  telefonoz, postaz, faxez, posta elektronikoz edo webguneak dituen sistema automatizatuen bidez.

Datu legalak

Domeinua: www.ongdeuskadi.org
Titularra: Euskadiko GGKEen Koordinakundea
Sozietatearen helbidea:
Galerías Urquijo
Alameda de Urquijo 30, oficina 8
48010 · Bilbao (Bizkaia)
Telefonoak: +34 944 15 03 00
Faxa: +34 944 15 03 00
E-posta : comunicacion@ongdeuskadi.org
Erregistroko datuak: Eusko Jaurlaritzaren Elkarte Erregistro Nagusian inskribatua  zenbaki honekin B/1166/88
C.I.F.: G-48270359

Cookien bidezko nabigazioa

Gure webguneko orriek cookiak erabiltzen dituzte erabiltzaileak aukeratutako lehentasunak biltegiratzeko, hurrengo aldian konektatzen denean  aurreko saiotik errekuperatuak izateko moduan. Erabiltzailearen nabigatzaileak cookirik onartzen ez badu, berdin ondo nabigatu ahal izango du web honetan, baina ezingo ditu erabili arestian esan diren funtzioak. Cookiak erabiltzailearen ekipoan biltegiratzen dira testu fitxategietan  eta ez dute inolako arriskurik  biltegiratutako datuentzat.