Webgune honetan Erabilerraztasun

Web erabilerraz bat

"Herritar guztiek, arazo fisiko, zentzumenezko edo kognitiboak dituztenek nola ez dituztenek, erabilerraztasunerako duten eskubidea bermatu, hala mundu fisikoan nola birtualean."

W3C-ren barruan dagoen WAI lan-taldeak prestatutako “Web 1.0 Edukien Erabilerraztasunerako Jarraibideak” dokumentuaren AA mailari egokitzen zaio ongdeuskadi.org webgunea.

Jarraibide horiek zehazten dute zer egin behar den webgunearen edukia erabilerraza gerta dakien ezintasunen bat duten pertsonei. Hartara, webgunea erabilerrazagoa egiten da ezintasunen bat duten pertsonentzat eta hori erabiltzaile guztien mesederako da. Helburua da bisitari guztiak errazago iristea Internet bidez ematen den informaziora.

Hona hemen W3C-ren gida-lerroetan zehaztutako egiaztapen puntu batzuk:

Bateragarritasuna estandarrekin

Orri guztiek betetzen dituzte W3C (World Wide Weberako Partzuergoa) erakundeko kide den WAI Lantaldeak ezarritako Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazeko Printzipio Orokorrak.

Orri guztiak sortu dira markatze semantiko eta egituratuko web garapenerako W3C-aren XHTML 1.0 Gomendioari jarraituz. Elementuak antolatzeko eta modu grafikoan aurkezteko Kaskadako Estilo Orriak erabili dira (CSS 2.1. bertsioa).

Orri guztiek betetzen dituzte Erabilerraztasun Jarraibideak edo Diseinu Erabilerrazeko Printzipio Orokorrak. Webguneko orrialdeak W3C-ren barruan dagoen WAI lan-taldeak prestatutako “Web Content Accessibility Guidelines 1.0’ ( 1.0 Edukien Erabilerraztasunerako Gidalerroak)” dokumentuaren AA mailarako zehaztutako gida-lerroei jarraiki diseinatu eta berrikusi dira

Diseinu bisuala

W3C-k orrialdeen diseinu bisualerako emandako gida-lerroei jarraiki, webgune honek kaskadako geruzak eta estilo orriak erabiltzen ditu (CSS). Hartara, edukia eta aurkezpena elkarrengandik bereiz ematen dira eta erabiltzaileak aukera du, hala nahi izanez gero, edukiak ikusteko nabigatzailean estilo orrien deskarga desgaiturik. Nabigatzaileak estilo orriak onartzen ez dituenean ere webgunearen edukia berdin irakurgarri da bere markaketa estrukturalari esker.

Nabigatzeko laguntzak

Nabigazioa

Webguneak nabigazio koherentea ahalbidetzen du orrialde guztietan egitura berdina mantenduz. Hara nolakoa den egitura hori:

  • Nabigazio barra horizontal bat orrialdearen goiko aldean, orrialdeko atal guztietarako estekekin.
  • Nabigazio menu bertikal bat ezkerreko ertzean, webguneko atal nagusietara sartzen garenean.
  • Goiburu edo nabigazio historial bat nabigatzen dugun atal bakoitzean, erabiltzaileak jakin dezan uneoro non dagoen.
  • Nabigazio barra horizontal bat orri oinean, eta bertan ondoko estekak: Lege Oharra, Pribatutasuna eta Erabilerraztasuna, eskema edo web mapa bat eta harremanetarako lotura.
  • Orrialdearen erdialdean beti aurkituko ditugu webgunearen edukiak, lantzean aurkitzen garen atalari dagozkionak.
Laster-teklak

Nabigatzaile gehienek aukera ematen dute esteka espezifikoetara zuzenean jotzeko webgunean zehaztuta dauden tekla konbinazio jakin batzuk sakatuz (laster-teklak).

Adibidez, Windows-en funtzio hori aktibatzeko Alt+laster-tekla sakatu behar da (Internet Explorer-en berriz “Intro” tekla ere sakatu behar da); Macintosh-en, Ctrl+laster-tekla sakatu behar da.

www.ongdeuskadi.com-en eskura daude ondoko laster-teklak:

Laster-tekla Jomuga

0 Erabilerraztasuna
1 Edukien taula (Web mapa)
2 Lege Oharra
3 Harremanak

a Azala
b Nor gara
c GGKE interesgarriak
d

Irudiak

Irudi guztiek daukate deskripzio labur bat”alt.” atributuaren bidez.

Testuaren neurria

Erabili diren letra-tipoek neurri erlatiboak dituzte, erabiltzaileak aukera izan dezan horien tamaina kontrolatzeko horretarako prestatutako esteketatik. Esteka horiek atal bakoitzaren goiburuan daude, erabiltzaileak noiznahi ikusi eta erabiltzeko gisan.

Estekak

Esteka baten testuak ez duenean osorik deskribatzen estekaren helburua, gehienetan title atributu bat izango du argitasun batekin.

Ez dago javascript sasi-estekarik. Esteka guztiak jarraitu daitezke edozein nabigatzaile erabilita, are javascript desgaituta badago ere.


Baldin erabiltzaile batek nabigatzen ari denean arazoak balitu edukiak ikusteko edo ikusiko balu ez dela betetzen WAI-ren Jarraibideen egiaztapen punturen bat, eskertuko genioke helbide elektroniko honetan jakinaraziko baligu: comunicacion@ongdeuskadi.org